XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kale Nagusiako zoluaren berriztatze lanak aste honetan hasiko dira

Baldosak jartzerakoan herritarren kexuak eman ziren

Izaskun ETXABE

Kale Nagusia eta Orape kaleko lurra baldosaz berritu zutela zortzi bat urte izango dira eta hasera haseratik herritarren aldeko kexuak entzun ahal izan ditugu euria dela, humedadea dela, irrist egin gabe ibiltzerik ez bait dago aipatu kaleetan.

Asko eta askok galantak hartu ondoren, edadetu jendeak batipat, badirudi arazoa konpontzeko Udalak bideak ipiniko dituela oraingo honetan.

Tolosako herrian arazo berdinak suertatu zirela eta udalkide batzuk haiek nola konpondu zituzten ikusita, neurri berdinak hartuko ditu Zarauzko Udalak kasu honetan, hau eman dadin lanak hastekotan daudelarik.

Bi hilabeteko epean Balerdi empresak burutuko dituen abujardatu edo eta baldosaren pikatze lanen aurrekontua sei milioi ingurukoa izanik, lurra edo baldosa latzagoa gertatu dadin lanak aste honetan bertan hasiko dituztela jakiterik izan dugu.

Honekin batera, Foruen Enparantzatik herriko azokara ematen duen sarrerak duen aldapan ere, lan berdina burutzea da Udalaren asmoa, hemen ere arazo berdinarekin egiten bait dugu topo barazki eta gainontzekoak zapaltzerakoan, erortzeko arrisku larria jasatzen dugularik bide hori erabiltzen dugunok.

Bestalde Kale Nagusian usain txarra zegoela eta, duela gutxi eman dela esan behar kale honetako alkantarilatuen garbiketa.

Beraz, behin lurra egokitu, hamabost-hogei urte baldintza honetan jarraituko duenaren hitzarekin eta usain txarrak desagertuta, kalea nagusia nahiko txukun geratuko dela izan da zinegotzi baten ahotik entzuterik izan duguna.